XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III. ATALBURUA BEHERAKO ALDIAN PARTE HARTZEA

6. atala

1. Hona hemen aldi honetako neurrien helburua: Eusko Jaurlaritzak, horretarako aginpidea duenean, xedapen komunitarioak bere araudira ekarriko dituela bermatzea edo, aginpidea Eusko Legebiltzarrarena denean, lege ekimenak burutuko dituela bermatzea.

2. Helburu hori betetzeko prozedura honako hau izango da orokorrean:

a) Sailari edo sailei xedapen komunitarioen berri emango zaie, xedapenok sailaren edo sailen konpetentzietakoak diren gaiei eragiten badiete.

b) Delako xedapenari buruz sailak bere iritzia zehaztu beharko du eta, hala dagokionean, Eusko Jaurlaritzak.

c) Delako xedapen komunitarioa barne araudira ekartzeko, barne araua edo, hala dagokionean, lege proiektua onartuko du.

7. atala

1. Xedapen komunitarioak barne araudira ekartzea Eusko Jaurlaritzaren edo Eusko Legebiltzarraren zeregina denean, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Europako Gaietarako Zuzendaritzaren bitartez emango die sailei xedapenon berri.

2. Sail bakoitzeko organo arduradunari delako xedapen komunitarioaren berri emateko, III. eranskinean jasotako eredu fitxa erabiliko da.

8. atala

1. Sailak duen iritzia zehazteko, sailak horretarako dituen barne eta kontsulta prozedurak erabiliko dira.